Ongi etorri!

2011/04/17

Gaitasun digitala

Hona hemen gaitasun digitalari buruzko bi bideo:




Multimedia Literacy Digital Story bideo honek azken urteetan egon diren aurrerapenek ekarri duten aldaketa bati buruz hitz egiten du; hala no,a imajinazioaren erabilpena.
 Orain dela urte batzuk umeak zerbait abstraktua ikasten zutenean, imajinatu egin behar zuten, haien imajinazioan irudikatu, eta hori nahiko zaila zen. Adibidez, ezin zuten Marte nolakoa zen ikusi edo bihotz batek taupadak nola ematen dituen. Deskribapen bat irakurri eta nolakoa den imajinatu zen egin behar zuten, edo gehienez marrazki bat ikusi.
Orain aldiz, teknologia berriei esker, Marte nolakoa den edo bihotzak taupadak nola ematen dituen guztiok ikus dezakegu (baliabideak edukita nozki), ez dugu irudimena erabili behar.

Hizkuntz berri bat daukagu, ikus-entzunekoa eta honek kontzeptu abstraktuak hobeto ulertzen laguntzen digute. Aurrerapen hau ikaskuntza prozesuan oso erabilgarria izan daiteke, baina nola erabili jakin behar dugu.



Bigarren bideoa alfabetizazio digitalari buruzkoa hau da, Lara Tiscarrek hitzaldi batean esan zuenari buruz:


Bideo honetan internet eta bertako informazioa, aplikazioak eta abar zalantzan jartzen ditu, eta guztiok gauza bera egin beharko genukeela esaten du, erabilera egokia emateko.

Sarean dagoena interpretatzen jakin behar dugu. Askotan sarean gaudenean gauza asko onartzen ditugu eta benetan ez dakigu zer diren. Adibide bezala, Web orrialde batean izena ematen dugunean, kontratu antzeko bat irakurri eta onartu behar dugu, eta guztiok egiten duguna da, irakurri gabe onartu.

Sarean ibiltzean kritikoak izan behar gara. Ezin dugu sarean jartzen duen guztia sinestu. Bertan aurkitzen dugun informazioa hobetu behar dugu, besteek gure jakintzari onura ateratzeko. Jende askoren artean sortutako materiala edo informazioa seguraski pertsona batek bakarrik egindakoa baino hobeto egongo da.
Guztiok daukagu zerbait emateko!

2011/04/10

Eten digitala

Sarrera honetan eten digitalari buruzko artikulu bat komentatuko dizuet.


Julio Cabero Almenara
Unibersidad de Sevilla



Zer da eten digitala?


Jende guztiak ez ditu aukera berdinak hezkuntzara, informaziora eta ezagutzara heltzeko. Giza talde batzuk, ezin izan dute teknologia batzuk erabili haien adina, egoera ekonomikoa edo kulturala... dela eta. Horixe da hain zuzen ere eten digitala, giza talde horien aukeren artean dagoen desberdintasuna.
Eten digital hori, beti eman da, ez da gauza berria eta eskolan ere eragina izan dezake.

Autoreak esaten duen bezala, Informazio eta komunikazioaren Teknologien (IKT) bidez informazioa jende guztiari heltzeko aukera dagoela, mito bat da. IKTak hezkuntzan ezartzean lortu nahi zena, berdintasuna bermatzea zen, baina errealitatean desberdintasuna sustatu da; guztiok ezin garelako interneten sartu eta informazioa iturri horretatik lortu.
Interneten konektatu ezin diren pertsonak eta giza taldeak baztertzen ari gara, internet edukitzea beharrizan bihurtu delako.


Baina eten digitala ez da eten mota bakarra, honen eraginez eten digital mota desberdinak ditugulako:
Eten ekonomikoa, eten soziala, eten politikoa, hezkuntzaren etena, adinaren araberako etena, sexuaren araberako etena, hizkuntzaren araberako etena, irakasle eta ikasleen arteko etena eta ezaugarri fisiko eta psikologikoen araberako etena.


-Eten ekonomikoa eta politikoa: Teknologia berriak garatuz doazen bitartean, herrialde pobre eta aberatsen arteko desberdintasunak handitzen doaz. Zergatik? Teknologia berrietara irizteak, garapen ekonomikoa ahalbidetzen duelako.

-Eten soziala: Eten digitala, bazterketaren arrazoietako bat da, teknologia berriak erabili ahal dituzten eta erabili ezin dituzten pertsona, talde, instituzio eta herrialdeen artean.

-Hezkuntzaren etena: IKTei heltzeko aukera izateaz gain, erabiltzen ere jakin behar dira. Gaitasun digitala edukitzea ezinbestekoa da IKTei etekina ateratzeko.

-Adinaren araberako etena: IKTak gehien erabiltzen dituen adin multzoa 25-34 urtekoa da, eta honek ere desberdintasunak sortzen ditu.

-Sexuaren araberako etena: Gizonezkoak dira teknologia berriak gehien erabiltzen dituztenak eta horrek ere emakume eta gizonen arteko desberdintasuna areagotzen du.

-Hizkuntzaren araberako etena: Sarean hizkuntza nagusia ingelesa da, beraz, bertako eduki asko ulertzeko ingelesa jakitea beharrezkoa da.

-Irakasle eta ikasleen arteko etena: Ikasleek erraztasun handiagoa dute IKTak menperatzeko eta normalean gehiago erabiltzen dituzte.

-Ezaugarri fisiko eta psikologikoen araberako etena: Eskoletan dauden teknologia berriak ez daude hezkuntza premia bereziak dituzten ikasteei egokituta, eta honen ondorioz, haien bazterketa areagotzen da.


Eskolaren papera

Eten digitalaren arazoa ez da konponduko soilik azpiegiturak jarriz. Hona hemen neurri honi gehitzeko konponbide posible batzuk: teknologia berrien presentzia handitzea,  teknologia egoki eta malguak txertatzea, hardwareari ez ezik softwareari ere garrantzia ematea, irakaslegoaren formakuntza, ikerketa indartzea, hezkuntza eta industria munduaren arteko hurbilketa, gizartearen parte hartzea sustatzea.

Giza-talde guztiek teknologia berriak erabiltzeko aukera izan behar dute, horretarako, haientzat teknologia berriak zerbait normala izan behar dira, eta erabiltzen jakin behar dute. Hori posible izateko, IKTak irakaskuntza prozesuan txertatu behar dira, horregatik irakaslegoaren prestakuntza beharrezkoa da. Gaitasun digitala edukitzea ezinbestekoa da eten digitala gainditu ahal izateko, izan ere, teknologia berriak eskura baditugu baina ez badakigu erabiltzen, ez diegu etekinik aterako.

Hezkuntza mundurako erabilgarriak diren teknologia berriak sortzeko, ezinbestekoa da fabrikatzen dituzten enpresak eta hezkuntza munduko profesionalak harremanetan jartzea, produktua elkarrekin sortzeko, ezaugarriak proposatzeko. Enpresek erabiltzaileen iritziak kontuan izan beharko dituzte produktu on bat ateratzeko.


Ikusi dugun moduan, eten digitala gainditzea beharrezkoa da giza-taldeen bazterketa leuntzeko, mundu guztiak informazioa edukitzeko aukera izan behar duelako.

2011/03/20

Prometeus - La Revolucion de los Medios

Imajinatzen duzue nolakoa izango den etorkizuna?
Bideo honetan iritzi bat ikus dezakezue.

Bideoa 2051. urtean kokatzen da, eta bizitza urte horretan nolakoa den azaltzen digu, gaur egungo Teknologia Berriei dagokionez:




Bideoak dioenez, guztia internetekin hasi zen pasaden mendearen bukaeran, eta pixkanaka pixkanaka, gauza guztiak interneten hasi ziren oinarritzen. Irratia internetetik entzuten zen eta ez "irrati fisikotik", telebistarekin berdin, egunkariarekin berdin... Guztia online egin ahal zen, eta horren ondorioz, gauza fisikoak desagertzen joan ziren, guztia digitalizatu zen arte. Horrela sortzen da Prometeus.


Nire ustez, bideoak dioena gehiegizkoa da, baina agian horrela izango da etorkizuna...
Bideoak esaten dituen gauza batzuk, egileak etorkizunekoak ikusten ditu (adibidez, zer gertatuko da 2009. urtean?) baina guk horretan asmatu duen edo ez ikus dezakegu; eta gauza askotan asmatu egin du:
  • Doako irratiak interneten zabaltzea.
  • Eragin handiko blogak
  • Doako egunkariak: Adibidez metroaren atean ematen direnak.
  • Doako interneta. Adibidez, Wifia dagoen lekuetan.
  • Edozein lekutan interneten sartzeko aukera: Wifia, ordenagailu portatilak, mugikorrak...
  • Interneten inbertsio publizitario handia egitea.

Gauza da, bideoak planteatzen digun etorkizunarekin ados gaude? Mundu horretan bizi nahi dugu?

Eskolak eta guk geuk zerbait egin dezakegula uste dut. Ezin gara hainbeste oinarritu Teknologia Berrietan, hauek osagarriak izan behar direlako. Baliabide tradizionalak erabiltzen jarraitu behar dugu, bai eskolan bai gure bizitza normalean.

Zer uste duzue?

2011/03/07

APROBA - Testu birsartua

Ez irakurri hau, aproba egiteko, edozein testu pegatu dugu hemen. Goiburukoan: titulua, hau da, bitakoaren izena, eta sarrera edo azalpen bat blogaren edukia eta helburuari buruz ideia orokor bat ematen. Atal honetan argazki bat sar dezakezu (gaiarekin zerikusirik daukana, edo apur bat apaingarria besterik gabe). Perfilean: argazkia eta izena gutxienez, zure ikasketak edo lana ere adieraz dezakezu. Idazpenetan (post bat egiterakoan): testua, irudiak, diapositibak, bideoak, estekak eta etiketak. Bideoak edota diapositibak sartzeko: 1. you tube-n bideo bat bilatu nahi duzun gaiari buruz (“blogen aplikazio didaktikoak, arbel digitala..) 2. insert kodea kopiatu. 3. Post bat egin bideoa komentazeko eta “insert blockquote” botoian klik egin eta agertzen den kodean bideoaren kodea

2011/03/04

Informazioaren gizartea

Gaur egun, informazioaren gizartean bizi gara.
Baina... zer da informazioaren gizartea? Informazioaren eta komunikazioen teknologiekin (IKT) informazioa ekoizteko eta trukatzeko aukera duen gizartea da.

Informazioaren gizartea zer den hobetu ulertzeko wikipedian dagoen artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizuet, eta bideo hau ikustea:




Baina IKTek ez dituzte bakarrik abantailak. Hona hemen abantailak eta desabantailak:


Eta hemen informazioaren gizartean bizitzeak hezkuntzan sortzen dituen arazoak:


Irudi hauek PowerPoint batetik aterata daude. PowerPoint osoa ikusi nahi bazuzue, egin Klik hemen.


Imajinatzen duzue informazioaren gizarterik gabeko bizitza? Hemen alde onak eta txarrak agertzen zaizkigu, bat-batean IKTak desagertuko balira.


Espero dut informazioaren gizartea zer den ulertu izatea.

2011/02/27

Web 2.0. The machine is Us

Hona hemen Web 2.0ri buruzko beste bideo bat:




-Zergatik esaten du makina geu garela?

Azkenean, geu garelako ordenagailuari agintzen diogunak, erabakiak hartzen ditugunak. Sarea ez da ezer geu gabe, geu osatzen dugulako sarea, makina geu gara.


-Zeintzuk dira HTML eta XML lengoaien arteko desberdintasunak? eta horien ondorioak?

HTML, Web orrialde bateko estruktura diseinatzeko balio du, formatua, "nola". XML aldiz, web orrialdeko edukia definitzen du, "zer".
Horrela izanda, hau da, formatua eta edukia kodigo desberdinen bidez definitzean, edozein erabiltzaile publikatu ahal ditu gauzak sarean.


-Hainbat gauza birpentsatu behar dugula esaten du, zeintzuk? zergaitik?

Planteatu behar ditugun gauzak honako hauek dira: Egilearen eskubideak, identitatea, etika, estetika, erretorika, pribazitatea...
Guztiok publikatu ahal dugu sarean nahi duguna, eta hori positiboa da, baina baita negatiboa ere. Horregatik, gauza bat sarean jarri baino lehen oso ondo pentsatu behar dugu igo nahi dugun edo ez, egokia den edo ez, ondo islatzen den gure iritzia... kontuan izan behar dugulako edozeinek ikusi edo irakurri ahal duela. Eta batzuetan ezetz pentsatu arren, erabiltzaile guztiok daukagu erantzukizuna, sarean parte hartzen dugun bitartean.

2011/02/14

Web 2.0

Hona hemen datorren asterako ikusi behar dugun Web 2.0ri buruzko bideoa:


 Informazio gehiagorako klik hemen.