Ongi etorri!

2011/02/14

Web 2.0

Hona hemen datorren asterako ikusi behar dugun Web 2.0ri buruzko bideoa:


 Informazio gehiagorako klik hemen.

1 comentario:

  1. Web 2.0, web-aren bigarren generazioa da, hau da, lehenago, beste web bat egon zen, Web 1.0 deiturikoa.

    Web 2.0ren ezaugarri aipagarrienak hauexek direla uste dut: Erabiltzaileak elkarlanean aritu ahal garela eta edukiak konpartitu daitezkeela.

    Horren adibiderako, wikipedia, google docs edo blogak ditugu.
    Wikipedian, edozeinek idatzi ahal du informazioa (gero bertako editoreak birpasatu arren). Horrela, erabiltzaile desberdinak elkarlanean ari dira entziklopedia horretan informazioa sortzeko. Google docs-en, dokumentuak konpartitu daitezke. Eta bloga, edozeinek sortu dezake blog pertsonal bat eta nahi duena hor publikatu.


    Informazioaren sorrerari dagokionez, web 1.0 eta web 2.0ren arteko desberdintasunak hauek dira:

    Web 1.0an, webmasterrak ziren informazioaren sortzaileak, eta erabiltzaileok informazio hori ikusi egin ahal genuen soilik. Web 2.0an aldiz, edozein erabiltzailek sortu dezake informazioa.


    Komunikazioan izugarrizko eragina izan du, lehen informazioa ematea gutxi batzuen esku zegoelako, baina gaur egun edozeinek sortu eta konpartitu dezake informazioa interneten bidez, eta gainera aldiberekotasunarekin.

    Irakaskuntzan ere eragina izan du, lan egiteko modua aldatu delako, bai irakasleetan, baita ikasleetan ere.

    Gizartean ere eragin handia izan du, orain komunikatzeko modu desberdinak erabiltzen ditugulako (nahiz eta lehengoak ere erabili).

    ResponderEliminar